Eguaztenean, Monterron parkean, bertako musikari eta kanpoko musikariak direnentzako jam session bat antolatu du Arrasateko Big Band taldeko zuzendaria den Zigor Martinezek. Haren asmoa da hilero saio bat egitea.
Aurtengoa lehena da eta musika eskolako musikariak ez direnendako ere badago bideratua dago. "Egin behar den gauza bakarra da instrumentua eroan eta musikan murgiltzea. Baina, entzutera etorri nahi duenak ere badu bete tokia. Beraz, animatu ekintza berri honetara" diote Arrasate Musikaletik.
Beste hitzordua, esan bezala, Aramaion izango dute domekan Arrasate Musikalekoek. Gantzagako elizan, goizeko 11:00etan, kontzertua emango dute, urtero bezala, Arrasate Musikaleko txistulariek.