Defentsan lan izugarria eginda MUk garaipen garrantzitsua lortu zuen (78-74)

Ander Monedero 2011ko azaroaren 6a

Garaipen garrantzitsua lortu zuen Mondragon Unibertsitateak Santurtziren aurka. Ez zen partida erraza izan, etxekoek sailkapenaren goiko aldean dagoen taldea garaitzeko defentsa lan izugarria egin zuten.

Lehenengo laurden hasieran, MUko jokalariak aurkariaren erasoa blokeatzea lortu zuen, baina bigarren laurdenera galtzen joan ziren. Bigarrenean, defentsa lanak alde batera utzi gabe, erasoan ere fin ibili ziren eta azken momentuan hirukoa sartu eta atsedenaldira markagailuan bi puntu aurretik joan ziren.

Hirugarren laurdena oso orekatua izan zen, baina Santurtziarrek punteria hobea izan zuten. Partidaren azken hamar minutuetan, etxeko taldeak defentsa izugarria egin zuen eta markagailuan hamar puntuko aldea lortu zuen. Bi minuturen faltan, kanpoko taldeak erreakzionatu zuen, baina etxekoek distantzia mantentzea lortu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak