Elikagaiak batzeko kanpaina Arrasateko Eroskin

Mireia Bikuña 2011ko azaroaren 5a

Zure erosketa pixka bat asko da lelopean elikagaiak batzen dihardute Arrasateko Eroskin (21:00etara arte egongo dira). Atzo eta gaur egongo dira Bergarako Elikagai Bankuko kideak hipermerkatuaren bi sarreratan. Dilistak, hirina, garbantzuak, pasta, galletak... Oinarrizko elikagaiak batzen dihardute.

Atzo eta gaur artean batzen diren elikagaiak Debagoieneko eta gure bailaratik kanpoko herrietan banatuko dituzte, behar bereziak dituzten familietan. Udal bakoitzeko gizarte zerbitzuek egingo dute banaketa.

Zortzigarren ekitaldia

Eroski Fundazioaren eta Espainiako Elikagai Bankuaren arteko elkarlanari esker, zortzigarren aldiz egiten dihardute bilketa kanpaina Arrasaten. 32.720 kilo elikagai batu dituzte urte kanpaina horietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak