Gurasolandiako domekako jaialdia bertan behera utzi dute eguraldiagatik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko azaroaren 4a

Gurasolandiaren hirugarrena aurrera doa. Atzo erdiguneko gaztegunean izan zen hitzordua, Ixabel Millet ipuin kontalariarendako. Atzoko saioan ipuinak kontatzearen zergatia, ipuina kontatzeko gomendioak eta ipuin eredu ezberdinen inguruko hausnarketak egiteko aukera izan zuten gurasoek. Bestalde, domekarako aurreikusita zuten Biteri plazako jaialdia bertan behera uztea erabaki dute, eguraldi iragarpenak txarrak direlako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak