Egunero 40 eta 90 gaztetxo artean, beraz. Eta horrek esan gura du, Txatxilipurdiko arduradunak berretsi dutenez, nahikoa lan izan dutela gaztetxo guztiak ezagutu eta gazteguneko arauak azaltzen.
Azaroan ere, aspertzeko astirik ez
Azarorako egitarau berezia antolatu dute: irratia jarriko dute martxan, mural erraldoia egiten saiatuko dira, artisau aste bukaera izango dute: narrua, fimo eta alambrea lantzen ere ikasiko dute
Eta noski, hori guztia gazteguneak eskaintzen dizkien baliabide guztiekin: mahai jolasak, ping pong mahaia, futbolina, ordenagailuak...