Jose Angel Barrutiabengoa Aranzadiko kide eta gaian adituak eman zuen aurkikuntzaren berri udaletxean. Oraindik ez dute azterketa arkeologikorik egin baina Barrutiabengoak harresi zatia dela berretsi du: "Argi dago harresia hortik pasatzen zela; hor ikus daitekeen zatia harresiarena da".
Harresi zatia eraikin barruan
Bestalde, Arkeolan arkeologia fundazioko kide Mertxe Urteagak azaldu digu Arrasate erre ostean, 1448an, egurrezko eraikinak egitea debekatu eta harresia bera aprobetxatzen zela etxeak egiteko. Urteagak gaineratu du harresi zatiak eraikinen barruan oztopo bihurtu zirenean pixkanaka harresia desagertzen joan zela.
Horregatik ez daude adibide larregi eraikin barruko harresi zatiekin; Harresi aretoko zatia da adibide garbienetako bat. Alde zaharrean beste zenbait adibide ere aurki daitezke, baina ez da ohikoa harresiaren zati berriak aurkitzea. Hauexek dira azken aztarna berriak.
Dagoenetan utzi, babestuta
Aurkikuntzak lanak geldiarazi ditu eta hori "oztopo" bat izan da denda berria ireki gura duen jabearendako. Lanak ahalik eta gutxien atzeratzeko dendako jabeak Udalari proposatu dio harresi zatia dagoenetan utziko duela, kristal batekin babestuta, eta gero denondako ikusgai egongo dela. Hirigintza Sailaren erantzunaren zain dago orain.
Behean, argazki gehiago:
Harresi zati berriaren kokapena

Sotoan aurkitu dute harresi zati berria

XIII. mendeko harresiaren aztarnak dira:
