Nahi gabe haurdun geratu diren gaztetxoei nola lagundu izan zuten berbagai Gurasolandiako lehen saioan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko azaroaren 3a

Atzo izan zen Gurasolandiaren hirugarren edizioko lehen saioa, erdiguneko gaztegunean. Larraitz Arando sexologoa izan zen hizlaria. 2010eko datuek gaztetxoen arteko haurdunaldiak bera egin dutela dioten arren, Arandoren arabera oraindik ere asko dira nahi gabe haurdun gelditzen diren gaztetxoak. Arrasaten ere, Arandok adierazi zuenez, askotxo dira halako kasuak. Kasu horiekiko enpatia landu, ulertu eta bide lagun zintzo izateko klabeak landu ziren atzoko tailerrean.

Solasaldian ondorioztatu zutenez, gaztetxo horiek haurdunaldiaren aurrean hartu beharreko erabakiak eta prozesua bera latza izaten da. Sentipen gogorrak bizi izaten dituzte –frakaso, desastre, sentsazioak, beldurrak...–. Gainera prozesu guztia isilean gordeta izaten dute denbora luzez, oraindik sozialki tabua delako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak