Governorsen azkena kaleratzear

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko azaroaren 2a

Arrasateko Governors taldeak laster izango du kalean disko berria, Collage izenekoa. 9 kantuz osatua, Usurbilgo Hi-Gain estudioan grabatu dute. Kolaborazio ugari izan dituzte, gainera, diskorako. Esaterako, kantuen letrak, Amets Arzallusek, Mikel Etxaburuk, Fredi Paiak eta Bick Macfarland irlandarrak, Juan Sangreren aspaldiko lagunak, idatzi dituzte. Eta, musikari dagokionean, Joserra Senperenaren laguntza izan dute, hainbat kantatan teklatuak sartu dituelarik. Harritz Harreguy izan da soinu teknikaria. Arrasaten kokatuta dagoen Mauka Musikagintzak argitaratuko du Governorsen hirugarren diskoa izango dena.

Aurreko disko biak Ohiukarekin kaleratu ditu Governorsek. Azkeneko berri hau Maukarekin. Arrasateko zigilua da berau.

Azkeneko urteotan taldeak kontzertu ugari eman ditu, batez be Bizkaian eta Nafarroan. Ezin ahaztu, bestalde, Hatortxu Rock-eko Kristal kolpatuak bideoklipa grabatu izanak are eta ezagunagoa egin zuela taldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak