Gurasolandia gaurtik domekara arte

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko azaroaren 2a

Gaur hasiko da Txatxilipurdik antolatzen duen Gurasolandia ekimena. Gurasoendako ekintza sorta horren hirugarren edizioa da aurtengoa, eta helburutzat ditu hizkuntza transmisioa bultzatzea eta guraso eta haurren arteko harremanak estimulatzea. Gaur hasi eta domekara bitartean hitzaldi, tailer edota ikastaroren bat egongo da egunero eta domekan jaialdia egingo dute Biteri plazan.

Aizpea Otxandiano, Txatxilipurdiko Guraso Saileko arduraduna gaur, eguaztena, Arrasate Irratiko Igo Autobusera! saioan izan da. Jarraian duzue solasaldia entzungai.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak