Errioxar ardoa, txakolina eta Idiazabal gazta dastatzeko aukera Bedoñan

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko azaroaren 2a

Bedoña Batu elkarteak gonbidatuta Mikel Garaizabalek gidatuko du dastatzea azaroaren 25ean.

Iazko ikastaroak izandako arrakasta ikusita Arabako Errioxako ardoa, txakolina eta Idiazabal gazta dastatzeko saioa antolatu du Bedoña Batu elkarteak. "Mikel Garaizabalekin batera aukera izango dugu modu entretenigarrian Arabar Errioxako ardoari, txakolinari eta Idiazabal gaztari buruz jarduteko", adierazi dute.

Parte-hartzaile kopurua mugatua denez, interesa izanez gero 688 88 79 02 telefono zenbakira deitu behar da azaroaren 18a baino lehen. Prezioa 10 euro da, auzokoendako 5 euro.

Saioa Bedoña auzoko Loramendi elkartean egingo dute azaroaren 25ean, egubakoitza, 19:00etatik 20:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak