Partidu borrokatua izan zen eta arrasatearren lanak "emaitza hobea" merezi izan zuen. Lehenengo zatian bizkaitarrak izan ziren baloiaren jabe, baina bigarrenean arrasatearrak gehiago izan ziren: "Indarrez irten gara, eta Abanto bere zelaian sartuta izan dugu", dio Zuloagak.
Datorren astean Mondrak Oiartzun hartuko du Mojategin, domekan.