Mondrak lehenengo zatian baino indar gehiagorekin irten zen Mojategiko zelaira eta taldeak beste itxura bat eman zuen. 58. minutuan, Markelek ezker hegaletik erdiratu zuen eta aurrelaria ez zen baloira iritsi, baina bai eskuin hegaleko jokalaria. Honek berriz ere erdiratu eta Jokinek gola sartu zuen. Golaren ostean, Mondrak bigarrena bilatu zuen, baina Rotetak norgehiagokaren intentsitatea faltekin geratu zuen.