Herriak dantzan jarraituko du hileko azken egubakoitzetan

Arritxu Barruso 2011ko urriaren 29a

'Herrixa Dantzan' izeneko egitasmoaren lehenengo saioa egin zuten egubakoitzean Garaia Berrikuntza Guneko tabernan eta deialdiak erantzun ona jaso zuen lehenengo saioan. 40 lagun inguru elkartu ziren eta Euskal Herriko eta Europa osoko dantzak dantzatzen gustura eta irrifartsu ibili ziren denak.

Portaloia elkarteak antolatutako ekimena da Herrixa Dantzan eta helburua da herritarrak elkarrekin dantzan ipini eta gozatzea. Egubakoitzean behintzat lortu zuten helburua.

Patxi Montero ibili zen gidari lanetan eta azalpenak ematen; saioaren amaieran pozik azaldu zen egindako lanarekin: "Kontuan izanda lehenengo saioa izan dela eta zubi baten atarian geundela, dantzan berrogeitik gora lagun biltzea marka ona dela uste dugu. Antolatzaileok gustura gaude jasotako erantzunarekin eta dantzaldiko giroarekin".

Ekimena finkatzeko asmoa

Deialdiak izan zuen arrakasta ikusita Herrixa Dantzan egitasmoa finkatzea da asmoa. Hori horrela dantza saioak egingo dituzte hileko azken egubakoitzetan. Abendukoa Gabonen bueltan dela-eta non izango den zehazteko dago oraindik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak