Ordubeteko kontzertua eskaini zuten eta XVI. mendeko piezak abestu zituzten. Ohituta ez daudenendako eta emanaldiak astuna izateko arriskua zuen, baina protagonisten azalpenek eta batez ere ahotsen perfekzioak oso arina egin zuten kontzertua.
Mundu osoko areto eta jaialdietan eman ditu kontzertuak Edigius Kwartet taldeak eta Euskal Herrian sei kontzertu emango dituzte; Arrasatekoa laugarrena izan zen.
Amaiera euskalduna
Laukotea holandarra den arren, kideetako bat euskalduna dute: Jon Etxabe. Bada, Euskal Herrian egonda ezin amaiera borobilagoa eman zioten kontzertuari. Frantzisko Eskuderoren Izar Ederra abesti ezagunarekin bukatu zuten. Jon Etxabek bakarrik abestu zuen hiru lagunek koroekin lagunduta. Txalo zaparrada itzela izan zen kontzertua amaitzean.