Kooperatibismoa eta, bereziki, Mondragoeko esperientzia goratu zuten Cuéntame cómo pasó TVE1eko telesaioaren azkeneko atalean, 222.an (47'. eta 57'30''. minutuetan). Protagonista nagusiak, Antonio Alcantarak, negozio berria abiatzeko, kooperatibak eta, bereziki, Mondragoekoak, eredu moduan planteatu zizkien auzokideei. 1979ko azaroan girotuta dago. Mondragon taldeko kooperatiben kontrako kanpaina gogorren berri sarri izan dugu azkeneko urteotan, batez ere Madril aldetikoak. Oraingoan, berriz, Esoainiako telebistako saio arrakastatsu eta ikusienetakoan, Mondragonen goraipamena. Sekulako publizitatea, eta doan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.