'Ipar haizearen kontra' antzezlana Amaian

Irati Goitia 2011ko urriaren 28a

Tanttaka taldeak 'Ipar haizearen kontra' antzezlana eskainiko du domekan Amaia Udal Antzokian, 19:30ean. Ziberamodioaren gaineko antzezlana da.

Daniel Glauttauer idazlearen Gut gegen Nordwind eleberrian oinarritutako obra da eta Fernando Bernues da zuzendaria. Ziberamodioaren inguruko kontakizuna da antzezlana. Joseba Apaolazak antzezten duen Leo Leike-k akats baten ondorioz, Emmi (Itziar Atientza) izeneko emakume ezezagun batek bidalitako mezu bat jasotzen du bere e-postan. Leok erantzun egiten dio, eta hala, bien arteko harremana sortzen da. Sarean heltzen da euren erlazioa, baina beldur diote elkar ezagutzeari. Hala, obrak, Internetekiko dependentzia islatu nahi du.

Joseba Apaolazarekin elkarrizketa entzungai

Amaia Antzokiko agertokian izango da domekan Joseba Apaolaza aktorea; hori horrela Arrasate Irratian egin diote astean elkarrizketa. Segidan duzue entzungai.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak