2011. urtean musika grabazioren bat egin duten taldeek dirulaguntzak eskuratzeko aukera dute. Eskaera egin ahal izateko baldintza dira taldekideen erdiak arrasatearrak izatea eta azken bi urteotan dirulaguntzarik jaso ez izana. Laguntza da grabazio edota edizio kostuen erdia ordaintzeko; gehienez ere 680 euro emango dira. Eskaera egiteko epea azaroaren 30ean bukatuko da. Oinarriak eta eskaera orria gaztebulegoa.com atarian daude.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.