Sutea Zarugalde kaleko etxe baten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urriaren 27a

17:00ak inguruan sua piztu da Zarugalde kaleko 8. zenbakiko laugarren solairuan. Garraxi arropa denda gaineko etxe blokeko azken solairuan, hain justu.Unean bertan udaltzain batek adierazi duenez, zirkuitulabur baten ondorioz telebista batek su hartu duenean hasi da sutea. Etxe barruan zeuden 70 urte inguruko Maria Julia Zabala eta Joxe Miel Agirrebeñak berretsi dute udaltzainak esandakoa, minutu gutxira. Telebista ikusten ari zirela kea somatu dute lehenengo eta gero su garrak. Horren ostean, ke beltza irteten hasi da eta euren kabuz jaisteko aukera izan dute. Orain normaltasuna da nagusi (19:45) baina sutearen ondorioak argi eta garbi ikus daitezke kaletik. 

  • "Egundoko garrak irteten ziren telebistatik"

Su garrek etxebizitzako terraza hartu dute eta lekuko baten arabera erabat kiskali da etxea. Ke handia irteten zen, behintzat. Minutu gutxitan hainbat herritar hurbildu dira zer gertatzen zen jakitera. Oraindik ere bertan jarraitzen dute suhiltzaileek, ertzainek eta udaltzainek; herritarrak, berriz, euren lanari so. 

Lekuko baten arabera, suhiltzaileek ordu erdi inguru behar izan dute sua piztu den lekura heltzeko. 

Horra argazki gehiago:

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak