11 abesti eta 12 ipuintxoz osatutako diskoan, txarangak urte hauetan zehar egindako lagun askok hartu dute parte. Besteak beste, Aiora Renteriak (Zea Mays), Aitor Gorosabelek (Su ta Gar), Ines Osinagak (Gose), Francis Diezez (Doctor Deseo), Oreka Tx taldeak, Agustin Mujikak (Takolo) etab. Hauetaz gain, Tolosaldeko zenbait artistek ere kolaboratu dute.
Diskoarekin batera, elementu ezberdinez osatutako DVD bat dator kartoizko kutxa elegantearen barnean. Pare bat aipatzekotan, Pirritx eta Porrotx gaztetxean izena duen dokumentala eta arestian aipatutako bideoklipa.
Diskoa, bideoklipa eta gainerako guztiak, oraingo zapatuan aurkeztuko dituzte Tolosan, Bonberenean, 10:30ean. Ondoren kalejira egingo dute Tolosako kaleetan barrena.