Realak fitxatu ditu Istar Dapena eta Iñigo Uribarren

Xabier Urtzelai 2011ko urriaren 26a

Arrasate Kanpanzar Taldeko bi atleta horiek talde berria estreinatuko dute datorren denboraldian, Realak fitxatu ditu-eta. Istar Dapenak Espainiako txapelketan zilarra lortu du pertika saltoan, eta dagoeneko 3.80ko marka dauka. Uribarrenek, berriz, Euskadiko bigarren marka onena du salto hirukoitzean (14.68).

Aurten egin duten denboraldi ona ez da Realeko arduradunendako oharkabean pasa. Hala, denboraldi berrian Arrasateko bi atleta horiek elastikoa aldatuko dute, txuri-urdina janzteko. Biek ala biek aurtengo markak ontzeko helburuaz ekingo dute ikasturte berria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak