'Urte berri on, amona' filmeko sarrerak euro baten truke

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko urriaren 26a

Aste bukaeran eskainiko dute Amaian Urte berri on, amona filma, Telmo Esnalen azken lana. Bada, Kutxak filma ikustera gonbidatzen ditu bere bezeroak euro baten truke. 225 sarrera dituzte prezio horretan. Zer egin behar da horretarako? Kutxako edozein txartel erakutsi beharko da Amaia antzokiko leihatilan. Txartel bakoitzarekin gehienez bi sarrera eskuratu ahal izango dira.

Emanaldiak izango dira:

  • Urriaren 29an, 19:30ean
  • Urriaren 31n, 20:30ean
  • Azaroaren 1ean, 19:30ean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak