Ordenagailuaren pantaila aurretik mugitu barik, segidan duzu, bada, Alberto Balzategiren eta Arrasate Irratiaren konpainian Udalaitzeko gailurra egiteko aukera.
Eguraldi ona egiten duen egun guztietan du ohitura, Alberto Balzategik, Erregetxok, Udalaiz tontorrera igotzeko; gaur, urriak 26, haizeak gogoz eta gogor jotzen zuen arren, goizeko 9.30etarako Udalaitz kobazuloko iturrian zegoen. Mendira goizean goiz joan behar dela dio-eta. 31 urte bete ditu, hain justu Balzategik ondoan zuen iturriak eta handik erantzun du Arrasate Irratiko Igo Autobusera saioan egin dioten elkarrizketako galderei. Udalaitzeko garai bateko kontu zahar eta bizipen bitxiak kontatu ditu 107.7an, eta baita mendizaletasunak izan dituen aldaketen gainean ere.
Ordenagailuaren pantaila aurretik mugitu barik, segidan duzu, bada, Alberto Balzategiren eta Arrasate Irratiaren konpainian Udalaitzeko gailurra egiteko aukera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.