Gurasolandiaren hirugarrena dator, azaroaren 2tik 6ra

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urriaren 26a

'Ikasi, transmititu eta praktikan ipini'. Hori da Txatxilipurdik antolatzen duen Gurasolandiaren hirugarren edizioko leloa.  Gaur egin dute aurkezpena, Txatxilipurdiko egoitzan. Gurasoendako ekintza sorta da, eta helburutzat ditu hizkuntza transmisioa bultzatzea eta guraso eta haurren arteko harremanak estimulatzea. Iaz moduan, astebeterako egitaraua prestatu dute, azaroaren 2tik 6ra. Arrasateko gune ezberdinetara helduko da ekimena: hitzaldi eta tailerrak Kulturaten eta erdiguneko gaztegunean egingo dira eta kanpo ekintzak, berriz, Biteri plazan.

Txatxilipurditik Eneko Barberena zuzendaria eta Aizpea Otxandiano Guraso Saileko arduraduna izan dira aurkezpenean. Eurekin batera egon dira Larraitz Arando sexologoa eta Itsaso Pagoaga jolasetan aditua, ekimeneko bi ekintzetan emaleak izango direnak.

Zaintza zerbitzua

Ekintza guztiak doakoak izango dira. Ez da matrikularik egin beharko, hau da, ekintzetan parte hartzeko dagokion lekura dagokion orduan agertzearekin nahikoa da. Gainera, zaintza zerbitzua egongo da gurasoendako bakarrik diren ekintzetan. Azkenik, antolatzaileek jakinarazi dutenez, eguraldi txarra egiten badu azaroaren 6an Biteri plazan egingo den jaialdia bertan behera geratuko da.

Beheko irudian duzue egitarau osoa:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak