Zero Zabor taldearen lehen urratsak

Maider Arregi 2011ko urriaren 26a

Zero Zabor taldea lehen urratsak ematen dabil Arrasaten ere. Oñatin eta, batez ere, Antzuolan emandako pausuak jarraitu gura dituzte baina, lehenik eta behin, eta guztiaren gainetik, herrian kontzientzia zabaldu gura dute, hau da, norberaren esku ere badagoela askoz ere zabor gutxiago sortzea.

Usurbil eta Hernani aldean, Gipuzkoan, lortu duten eredua jarraitu gura dute eta gurean Antzuolara begira dabiltza Arrasate Zero Zabor taldekoak. Herri handiagoa da Arrasate, bestelako arazoekin, baina posible ikusten dute Arrasaten ere funtzionatzea. Lekuak eta esperientziak, ezberdinak leku bakoitzean baina helburu ala filosofia bakarra.

Informatuz gero, jendea atez ateko zabor bilketa sistemaren alde dago eta garbi daukate sistemak ekar lezakeen onura; azkar gainera. Diote martxan ipini den herrietan, hilabete gutxitan %20 birziklatzetik, I%80 birziklatzera pasatu direla.

Herritarrak informazteko hiltzaldia natolatu dute azaroaren 3an, datorren eguaztenean. Oñatiko Zer Zabor taldeko kideak egingo dute hitzakdia Kulturaten eta jendea animatzeko deia zabaldu gura dute Arrasate Zero Zaborrekoek.

Informazio gehiago: arrasatezerozabor@gmail.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak