Iñurrategi, gaur, Kulturaten

Xabier Urtzelai 2011ko urriaren 26a

Gaur, eguztena, Alberto Iñurrategik Porrotaren alde izenburupean ikusentzutekoa erakutsiko du Kulturaten, 19:00etan hasita. Mendizaletasunak azken bolada honetan hartu duen joeraz egingo du berba Alberto Iñurrategik.

"Mendizalea gero eta lehiakorragoa da hitzaren zentzurik zatarrenean. Kosta ahala kosta gailurrak metatu behar ditu. Gailurra gero eta desprestijiatua dago: buruz behera jarri dugu mendia. Zorionez, mendizaletasuna ez da kirol olimpikoa. Ez da txapelketarik antolatzen. Suerte handia da hori. Gure lehia ez da beste kirolari baten kontrakoa, geure buruaren kontrakoa baizik. Mendizaletasunak zaletasuna izaten jarraitzen duen neurrian, mendizalearen esku egongo da mendikoa kiroltasunez eta modu apalean egitea."

Hortaz, hari filosofiko honi tiraka jardungo zaigu mendizale Atxabaltarra gaur, eguaztena, 19:00etan.
Aipatu beharra dago emanaldi honen antolaketa lanetan, Mondragon Unibertsitateko kirol zerbitzuak ere parte hartu duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak