Tommy Denander gitarra jolearen saioa bihar Kulturaten, 19:00etan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urriaren 24a

Mundu osoan ez dira gitarra jole asko egongo Tommy Denander suediarraren moduan horrenbeste ekoizpenetan parte hartu dutenak. Izan ere, azken 12 hilabeteetan 200 disko baino gehiagotan parte hartu du Denander-ek eta eta hori da izan duen ohitura azken urteetan. Sarrera doakoa da, baina gonbidapena eskatu behar da Danatek-en (943 712 695).

Kolaborazioak, gainera, ez ditu edozein musikariren lanetan egin. Izan ere, haren ibilbide osoan hainbat eta hainbat artista ospetsuren ekoizpenetan hartu du parte. Zerrenda luzea da oso: Michael Jackson, Paul Stanley, Alice Cooper, Eric Clapton, Ricky Martin, BB King, Sheryl Crow, Carlos Santana, Jimmy Page, Richard Marx...  

Haren lan metodoa erakustera
Biharko saioan, Denander-ek abestiak konposatzerako orduak erabiltzen dituen teknikak eta ideiak erakutsiko ditu. Emanaldiaren helburua da publikoari ideia batzuk ematea abestiak sortzen dituen unean. Ekipoa nola erabiltzen duen ere azalduko du, besteak beste. Finean, irakasle lanak egingo ditu zuzenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak