Santamasetako tenis txapelketarako izen emate epea ireki dute

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko urriaren 24a

Zabalik da Santamasetako tenis txapelketan izena emateko epea. Azaroaren 5etik aurrera jokatuko da aurten, hirugarren edizioa delarik. Kiroldegian jokatuko dira partiduak. Tenis zale guztiendako irekia da txapelketa, gaztetxo, hau da, 16 urtetik beherako, zein helduendako.

Izen ematea zabalik da eta prezioa honako hau: 12 euro federatu zein bazkideendako eta 15 euro bazkide ez direnendako. Izena emateko, honako helbide honetara deitu behar da: ake.tenis@gmail.com. AKE tenis taldeak antolatu du txapelketa. Izen ematea itxiko da 32 parte hartzaileen koadroa ixten denean. Hortik aurrera ez da berririk onartuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak