Hala, Nafarroatik etorritako bost jokalarietako bat, Aitor Yaguas izan zen onena, finalean Oberena taldeko David Martini 3-1 irabazi ostean. Etxeko ordezkarien artean, AKE Squash taldeko Silveiro Alvarez zazpigarren sailkatu zen.
Tenis txapelketa gertu
Bestalde, AKE taldeak gertu du Santamasetako Tenis Txapelketa. Azaroaren 5ean hasiko dute, Musakolan. Izena emateko idatzi ake.tenis@gmail.com helbidera.