Arkulariak ligako lehen saioa Arrasaten

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko urriaren 24a

Musakolako kantxan Euskal Herri osoko arku-tiro klubetako 60 tiratzaile batu ziren domeka goizean, ligako lehen jardunaldia jokatzeko. Arrasateko SP-10 Arkulariak taldeko Juan Mari Errasti, Pedro Jose Campos, Rafael Garcia eta Jose Inazio Pato izan ziren lehian, gainontzeko ordezkariak antolatzaile lanetan ibili zirelako buru-belarri. Martxora bitartean kantxa barruan jardungo dute, eta finaletara sailkatzea izango dute helburu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak