Goizean 30 lagun inguru batu dira Eskoriatzatik Arrasatera bizikleta martxan joateko. Behin helmugara helduta, Adam Djembekan Afrikako perkusioa lantzen duen taldearekin gorputza astintzeko aukera izan dute. Baita indarrak berreskuratzekoa ere; 40 pertsona inguru elkartu dira Saharako emakumeek prestatutako kus-kusa eta oilaskoa jateko. Txatxilipurdikoek alaitu dute arratsaldea euren jolasekin.
Gobernuei presio
Pobrezia Zero taldeko Leire Etxeberria gustura aurkitu dugu egunak izandako erantzunarekin. Gogoratu du euren helburua dela gobernuei presio egitea pobreziaren kontra egiteko. "Bankuak erreskatatzeko erabilitako diruarekin posible izango zen pobreziarekin amaitzea" esan digu Etxeberriak.