Lau sasi zientzialari
Yllanaren umorea eta Bulbul perkusio jotzailearen lana uztartuko ditu antzezlanak. Ikuskizun erritmikoa izango da, teknologiak batzetik sortutakoa. Ikuskizun "erabat dibertigarria eta berritzailea" dela nabarmendu dute sortzaileek.
Lau sasizientzialari dira antzezlaneko protagonistak. Erritmoan espezialistak dira eta horretarako hainbat instrumentu erabiltzen dituzte. Sentsoredun aparatuak erabiliko dituzte kantuak edo bestelako esperimentuak sortzeko. Esperimentu horien helburua bakarra izango da: gizakiaren eta sentsorearen arteko lehenengo hibridoa sortzea; hain zuzen, "sensorman" bat.
20 urteko ibilbidea
1991n sortutako taldea da Yllana. Umorea ardatz duten antzezlanak egin izan dituzte. Hain zuzen, 20 urteko ibilbidean 17 lan sortu dituzte.
Sensormen lanerako sarrerak 12 eurotan daude salgai.