14 talde oraingoz Zaldibarko futbito txapelketaren 50. ediziorako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urriaren 20a

1956an hasi zenetik 49 urtez jokatu da orain arte Zaldibarko futbito txapelketa. Beraz, aurtengoa 50. edizioa izango da, baina oraingoz urteurren borobilak ez du jende gehiago erakarri. Atzoko izenemate ekitaldian 14 taldek eman zuten izena; aurten bi talde berri daude –Sonografos eta Aston Birra– eta beste bik ez dute izena eman –Fuxxion eta Steaua del Grifo–. Bestalde, iaz txapelketa irabazi zuen Cipris taldeak izena aldatu du; aurten Aldatz izango dira. Datorren eguaztenera arte, hilak 26, eman daiteke izena. Bi aukera daude horretarako: e-mailez (zaldibarkofutbitotxapelketa@gmail.com) edo telefonoz (634 447 592).

Eguaztenean 14 taldek eman zuten izena Zaldibarko txapelketaren 50. edizioan parte hartzeko. Txapelketa 1956an hasi zen, eta 1980ko hamarkadan zenbait urtez geldi egon ostean, 1990ean berriro hasi zen jokatzen, hainbat aldaketekin. 1990eko txapelketa eraberritu hartan 60 taldek eman zuten izena; 900 jokalari inguru.

Talde berrien zain
Azaroaren 5ean hasiko da txapelketa eta bigarren jardunaldia ez da azaroaren 26ra arte jokatuko. Antolatzaileak gustura daude iazko talde kopuru bera eta txapelketa aurrera ateratzeko kopuru minimo bat lortu dutelako, baina talde gehiago ondo etorriko zirela nabarmendu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak