Arizmendiko 150 neska-mutiko Realarekin

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko urriaren 20a

Zubietara hurbildu ziren atzo Arrasateko Arizmendi ikastolako 150 bat neska-mutiko, jokalari txuri-urdinak bertatik bertara ikusteko. Realaren Amets bat egitasmoaren beste edizio bati eman zitzaion hasiera atzo eta Arizmendikoak egin zuten estreinaldia. Egitasmo horrekin, txuri-urdinen helburua da klubaren eta zale gaztetxoenen arteko harremanak estutzea. Atzoko eguneko irudiak Realaren webgunetik atera ditugu.

Realak ateak itxita entrenatzen dihardu oraingo astean. Zaleei eta, bereziki, hedabideei ateak itxi eta taktika hobeto entrenatzea nahi du Montanierrek, azkeneko porroten eta taldearen itxura eskasari aurre egiteko.

Halere, Arrasateko zale gaztetxoei ateak ireki zizkieten entrenamenduaren amaieran atzo eta hauek jokalariak hertu gertutik ikusi, ukitu eta haiekin berba egiteko aukera izan zuten. Autografoak ere eskatu zizkieten eta jokalariek sinatu ere bai. Primeran igaro zuten eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak