Fly Shit bergararren hardcorea gaur gaztetxean

Maider Arregi 2011ko urriaren 20a

Fly Shit taldea aspaldi bihurtu zen erreferente Euskal Herriko hardcore taldeen artean. Horrez gain, Bizitza, baina nola bizi? lanarekin erakutsi zuten old school-etik haratago joateko asmoa zutela; eta Arnas bakoitzeko ernetzen izeneko azken lanarekin post-hardcore eta emo-arekin proba egin dute bergararrek eta  asmatu egin dute. Izan ere, aurkezten diharduten diskoa 2011ko kuttunenen artekoa da. Gaurkoa, kontzertu berezia izango da, eta sarrerarekin batera beraien azkeneko lana oparituko du Bergarako taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak