MUko diseinuko ikasleak Bartzelonako Diseinuko ideia azokaren I. edizioan

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko urriaren 19a

MUko Goi Eskola Politeknikoko Industria Diseinua graduko 4. mailako ikasle talde bat Bartzelonako Diseinuko ideia azokaren I. edizioan egon dira, irailaren 28tik 29ra. Design Festival-en barnean egin zen. Sortzaile, ekintzaile, enpresa eta inbertitzaileei zuzendutako gune bat da hau, ideiak eta proiektuak elkartrukatzen dituzte eta finantziazioa lortzen dute ekimen berritzaileenentzat. Hala irakur daiteke MUren webgunean.

Bi egunetan gazte graduatuek eta IKT eta diseinuko profesionalek, komertzializatu gabeko proiektuak (produktu eta zerbitzuak) erakutsi zizkieten inbertitzaile eta enpresa sareei. Erakusketaren helburua "negozio aukerak sortzea, ekintzailetza sustatzea, talentu sare bat sortzea eta gazte sortzaileak sustatzea" da.

Diseinuko ikasleek aurkeztutako proiektua, 18 negozio ideia onenen artean aukeratua izan zen, aurkeztutako 150 lanen artean. Ikasleek bizi izan zuten esperientzia "aberasgarria" izan zen eta aurkeztu zuten proiektuak "harrera ona izan zuen" parte hartzaileen aldetik, MUren webgunean irakur daitekeenez.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak