Argiak euskarazko eta Euskal Herriaren gaineko ikus-entzunezkoak zabaldu gura ditu. Helburu horrekin AEDk hitzaldia antolatu du 'Santi Brouard. Duintasuna omen' ikus-entzunezkoaren gainean. Ordubete inguruko proiekzioaren ostean, Xabier Zubizarretak egingo du berba. Urriaren 26an izango da, 19:00etan, Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan. Hurrengo emanaldian, 1980ko hamarkadaren gainean eta 'Rock Radical Vasco' deiturikoari buruz berba egingo dute Iker Barandiaranek eta RIPeko bateria jole Txerra Bolinagak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.