Jose Luis Iñarra eta Udalatx bat, Velez de Mendizabalaren eskutik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urriaren 19a

Jose Mari Velez de Mendizabalek bere Hots Begi danbolinak blogean Jose Luis Iñarra Arrasateko parrokoa eta erretorea izan du gogoan oraingoan. Jose Luis Iñarra Arrasaten 1941-1976 tartean erretore izandakoa hil zela 35 urte bete ziren joan den urriaren 2an. Hamar egun geroago 40 urte egin ziren, Udalaitxeko gurutzeak bedeinkatu zirela, 'Jan da Lo' taldearen eskutik antolatutako zeremonia jendetsu batean. Bada, Velez de Mendizabalek bere artikuluan Iñarra eta Udalatx batu ditu, 1972an hildako hiuru mendizaleei egindako omenaldia abiapuntu hartuta –egun hartako bideoa ere ikus daiteke–. Artikulu osoa irakurtzeko, klikatu hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak