Arropa birziklatzeko ikastaroa

Irati Goitia 2011ko urriaren 18a

Ekin Emakumeak elkarteak arropa birziklatzeko ikastaroa antolatu du. Eskolak urriaren 26an hasiko dira eta abenduaren 21ean bukatu. Asteazkenero izango da hitzordua arratsaldeko bostetatik zazpietara bitartean. Amaia Albes arrasatearra izango da irakaslea. Ikastaroaren prezioa 22 euro da; elkarteko bazkideentzako berriz, 20 euro. Parte hartzeko izena eman behar da elkarteko lokalera joanda, telefonoz deituta (honako zenbakietara: 943 79 83 70 edo 651 70 79 36) edo mezu bat idatzita honako helbide elektronikora: ekin.emakumeak@telefonica.net.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak