Emakumeei zuzendutako hitzordua da eta hainbat helburu ditu. Alde batetik, garai batean berdintasunaren eta feminismoaren alde lanean ibili ziren emakumeen testigantzen berri ematea. Beste alde batetik, jende gaztearen iritziak batzea. Hala, garai haiek bizi izan ez zituzten, baina feminismoarekin interesatuta dauden gazteak eta orduko emakumeak elkartzea da lortu nahi dena.
Hiru mahairen bueltan
Hiru mahai jarriko dituzte eta bakoitzean gai bat jorratuko dute: mugimendu feministaren ibilbidea, egungo erronkak eta feminismoa Arrasaten. Mahai bakoitzean dinamizatzaile bat egongo da eta horrek gaiaren sarrera egingo dute eta galdera batzuk planteatu. Horretaz gain, gaiarekin lotutako material osagarria ere izango dute: triptikoak, garai bateko artikuluak edo ikus-entzunezkoak. Parte-hartzaile denak mahai guztietatik pasatzea da asmoa, ekarpenak egin ditzaten. Mahaietan aterako ondorioak bakarrizketa batean plazaratuko ditu amaieran Belen Nevadok.
Amets Beltran de Guevarak, Emakume Txokoko dinamizatzailea, adierazi digu printzipioz ondorioak jaso eta hausnarketa bat egitea dela helburua. Hala ere, Arrasateko agenda feminista sortzeko urratsa ere izango dela esan digu. Gaineratu digu antolakuntzari begira, komeni dela izena ematea. Horretarako Emaume Txokora deitu behar da telefonoz edo mezu bat idatzi honako helbidera: emakumetxokoa@arrasate-mondragon.net.