Ogia egiteko ikastaroa, Bedoña Baturen eskutik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urriaren 18a

Bedoña Batu elkarteak ogia egiten ikasteko aukera eskainiko du urriaren 29an. Teba Gonzalez eta Juantxo Aranbururen laguntzaz ogia egiten ikasiko dute: antzina baserrietan erabiltzen zen ama-orea ezagutuko dute bertaratzen diren: ogia nola kontserbatu ikasiko dute, besteak beste. Ogia labean egiten den bitartean, errezetak, irin eta ogi mota desberdinak aztertuko dituzte. Hamaiketakoa ere egingo dute, eta bi adituekin solasaldia egiteko aukera paregabea izango da. Urriaren 22a, zapatua, da izena emateko azken eguna; 688 88 79 02 telefonora deitu behar da. Izenematean auzotarrek izango dute lehentasuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak