Alex Txikon gaur, martitzena, Kulturaten

Xabier Urtzelai 2011ko urriaren 18a

Besaideren mendi hamabostaldiaren barruan Alex Txikon mendizaleak ikusentzutekoa egingo du gaur Kulturaten, 19:00etan. Alex Txikon lemoarra ezagun dugu Al filo de lo imposible programan kamara lanak egin izan dituelako, Edurne Pasabanen 8000koen proiektuan eta baita azkenengo negualdian Karakorumeko Gasherbrum 1 neguan igotzeko egin duen ahaleginagatik. Hala, Makaluko mendebaldeko ertza eta Himalaia neguan lana erakutsiko du gaur.

Gasherbrum 1 mendira egindako espedizioaren gainean esandakoak: "Hau da aurtengo neguan egindako expedizioa, urtarrilean joan ginen Gasherbrum I egitera ABC taldea (Gerfried Goschl austriarra, Louis Rousseau kanadiarra eta Alex euskalduna). Izugarrizko hotza eta momentu gogorrak pasau genituen, eta hori da islatuko dana laburpenean.

Azkenean ez genuen tontorra lortu, 7.650 metrotara gelditu ginen, haize gogorrak zirela eta. Holan ba, orain datorren neguan berriz saiatuko gara, helburu berarekin: Gasherbrum I igotea bide berri batetik."

Eta Makaluren gainean, berriz, 2005. urtean helburu nagusiena zen mendebaldeko pilarreko bidetik eskalatzea Makalu. 2002.urtean 7.600 metrotara iritsi ziren. zoritxarrez, bueltako hegaldian helikopteroa desagertu zen eta bertan 9 lagun hil ziren.

Hiru urte geroago talde berria elkartu ziren, jende gaztea, eta helburu berdina, aurreko arantza hori kentzeko gogoarekin. Pelikulan zehar, irudi ederrak ikusteko aukera dago. Bide hau Himalayetako esanguratsuenetakoa da, bai estetikoki, eta bai historikoki. 1970. urteko Frantziarren lehen igoerako irudiak ere ikus daitezke baita pelikulan.

Alex Txikonen bloga jarraitu nahi duenak, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak