Sorosle eta lehen sorospen ikastaroa egingo du Gurutze Gorriak Kulturaten

Oihana Elorza Gorostiza 2011ko urriaren 17a

Azaroaren 7tik 29ra izango da ikastaroa eta egunerokotasunean izan ditzakegun arriskuen aurrean zer egin erakutsiko dute, besteak beste erredurak edo hausdurak daudenean zer egin edo bihotz edo birika susperketak nola egin.

Sorosle eta lehen sorospeneko ikastaroa egingo du Gurutze Gorriak Arrasateko Kulturaten datorren hilabetean, azaroan, eta biztanleria osoari egongo da irekia. Ikastaroa azaroaren 7tik 29ra egingo dute eta eskolak astelehenetik egubakoitzera izango dira, 18:00etatik 20:00etara.

Esan bezala ikastaroak edozeinendako dira eta ez da beharrezkoa aurrez ezagupenik izatea. Egunerokotasunean aurki ditzakegun arrisku egoerei nola erantzun erakutsiko dute, adibidez: bihotz eta birika susperketa, zauriak, hausdurak, erredurak, kutsadurak, gaixoa nola mugitu ... eta etxeko botikinean zer sartu ere gomendatuko dute Gurutze Gorriko lagunek. Ikastordu teorikoak eta praktikoak egongo dira ikastaroan eta bukatzen duenak titulu ofiziala eskuratuko du.

Matrikularen zenbatekoa 125 euro da eta izena emateko bete behar den baldintza bakarra da azaroaren 29rako 16 urte beteta izatea. Arrasateko Kulturaten egingo dute ikastaro hori, eta izena emateko edo informazio gehiago izateko bideak hauexek dira: altodeba@cruzroja.es edo 619 00 35 00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak