Ogiari buruzko ikastaroa egingo dute Bedoñan urriaren 29an

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko urriaren 17a

Ama-orearen bidez ogia modu naturalean egiten erakutsiko dute Teba Gonzalezek eta Juantxo Aranburuk.

Hainbat ogi-errezeta aztertu eta hamaiketakoa eginez, ogiari buruzko bitxikeriak ezagutuko dituzte Bedoña auzoko Loramendi elkartean. Urriaren 29rako antolatu dute ikastaroa; 09:30etik 13:30era. Teba Gonzalez eta Juantxo Aranbururen eskutik errezetak, irin eta ogi mota desberdinak... aztertuko dituzte.

Izena emateko azken eguna urriaren 22a. Prezioa 20 euro da; auzokoendako 15 euro.

Informazio gehiago hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak