Mondrako neskak erraz nagusitu dira gaur goizean Eibarren aurka (4-1). Andoni Ezkurraren neskek hasieratik bukaerara kontrolatu dute partidua eta merezimendu osoz geratu dira hiru puntuak Mojategin. 20. minuturako 3-0 ziren aurretik eta etxekoen akats baten ondorioz sartu du gola Eibarrek. 3-1ekoarekin heldu dira atsedenaldira. Bigarren zatian beste gol bat sartu dute arrasatearrek; azken emaitza, 4-1. Maitane Roak bi gol egin zituen eta Ainhoa Alonso eta Ainhoa Letek, berriz, gol bana.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.