55. minutuan Oier Arregik gol ikusgarria sartu du urrutiko jaurtiketa batekin eta golari esker aurrera egin dute Iban Rodriguezen mutilek. Hala ere, epaileak Kepa Merkader kapitaina eta Aitor Rodrigues atzelaria egotzi ditu ia jarraian. Horrek atzera egitea eragin dio etxeko taldeari eta guztion harridurarako kontraeraso batean bigarrena lortu du Xabi Pavonek. Azken hau ere gol polita izan da: Andoni Aizpuruaren erdiraketa maisuki amaitu du Pavonek. Lehiaren amaieran, zoramena Mondrako jokalarien artean.
Kronika osoa, asteleheneko Goiena paperean.