Aise menderatu du MUk Errioxako La Alcoholera taldea: 99-62

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urriaren 15a

Markagailuari begiratzea besterik ez dago denboraldiko MUren lehen garaipena espero baino errazago heldu dela ondorioztatzeko. Josu Larrategiren mutilek mendean izan dute hasieratik Errioxako La Alcoholera taldea eta bigarren laurdenetik aurrera 20 tantoko aldea izan dute gutxienez eta minutuek aurrera egin ahala aldea handitzen joan da. Azken minutuak normalean egiten ez dituzten jokaldiak probatzeko baliatu dituzte MUko jokalariek. Azkenean, 99-62: tanto bakarragatik ez dira hiru digituetara heldu.

Pozik zegoen arrasatearren entrenatzailea lehiaren amaieran: "Aurreko bi partiduetan lehen laurdena oso txarra egin izan dugu, baina gaurkoan hasieratik irten gara ondo. Defentsa eta erasoa orekatuta egon dira eta huts gutxi egin ditugu. Espero baino errazago irabazi dugu, ziur itzuliko pariduan ez dugula horren erraz irabaziko".

Zozketa, zalegoa erakartzeko

Zozketa berezia egin dute hirugarren laurdenaren amaieran. MUkoek zalegoa erakarri gura dute Iturripera eta horregatik zozketa bat antolatu dute gaur. Irabazleak bi pertsonendako afaria irabazi du Erreka jatetxean.

 

Kronika osoa, asteleheneko Goiena paperean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak