Arratsaldean, doan eta kalitatezko eskaintza. Osagai horiekin arrakasta bermatuta dago eta horren adibide da Ganberock jaialdia. Rat-Zinger eta Des-kontrol taldeek kontzertua eskaini dute Taupa tabernaren kanpoaldean. Boskote arrasatearrak erakarri du jende gehien eta lehen iladak gaztetxoz bete dira. Orduak horretarako baimena ematen zien. Gaztetxoez gain, hainbat gazte eta ez hain gazte izan dira kontzertuan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.