Hasieratik kokatu dira ondo kantxan eta bai erasoan eta baita defentsan ere arerioa baino hobeto ibili dira. Horren lekuko da lehen zatian markagailuan lortutako aldea (15-9).
Bigarren zatian joko berari erakutsi dio Arrasateko taldeak eta aldea handitzea lortu du. Arerioaren erasoa ondo gelditu dute Ford-Mugarrikoek. Azken minutuetan izan dira zoramenerako une batzuk, baina gainontzean partidua erabat kontrolatuta izan dute arrasatearrek. Horren harira honakoa esan digu Ane Herrero entrenatzaileak: “Gaurko aurkaria ez zen indartsua eta kontrolpean izan dugu partidua, baina gerra pixka bat gehiago ematen duen taldea etortzen bada, ezin dugu horrelako beherakadarik izan”. Hain zuzen, hurrengo partidua Azkartzaren aurka izango da eta partidu zaila izango dela aurreratu digu Herrerok “gurekin batera, talde bakarra da partidu denak irabazi dituena, talde sendoa da”.