Txirrindulariek gozatu egin dute Arrasateko bizikleta martxan

Irati Goitia 2011ko urriaren 15a

Besaideren mendi hamabostaldiaren barruan Arrasateko bizikleta martxa egin dute gaur goizean. 10:00etan izan da irteera eta 300 lagun baino gehiago irten dira Musakolako kiroldegitik 32 kilometroko ibilbidea egitera. Antolatzaileak pozik agertu dira, izan ere,  txirrindulariek ibilbideaz asko disfrutatu dutela esan diete amaieran. Enduro bonus izeneko zatiarekin ere, zati teknikoagoa, gustura azaldu dira kirolariak. Martxaren ostean, lunch-a izan dute Musakolan bertan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak