Maritxu Kajoi egunean kalabazarekin kalera irten ziren Zahar-Berriko, Arrasateko AEK eta Udal euskaltegietako eta AEDko lagunak Zahar-Berri mintzapraktika programentzat dirua batzera. Bertan kalabazaren pisua nork asmatuko apustuetan partaide mordoxkak parte hartu zenuten. Bada, jakinarazi dute pisu zehatza asmatzearren zein izan den urdaiazpikoaren irabazlea: Eduardo Beltran Etxebarria izan da. Bera da kalabazaren pisura gehien gerturatu dena, 7.080 gramokoa zen piezaren pisua.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.